XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Izarnek galdera hauxe egin dio orduan aitari:

- Aitatxo, zergatik maite nauzu?

Aitari argiz bete zaio aurpegia.

Galdera horren erantzuna badaki.

Ez dauka liburuetan bila ibili beharrik, aztiei kontsultatu beharrik ere ez, eta ezta besteetan egiten dituen gauza arraro horiek egin beharrik ere.

Aski du bere bihotzaren barru-barrura begiratzea.

Hartu eta goraino jaso du bere alabatxo Izarne.

Bere belaunen gainean jarri du ondoren.